miércoles, 18 de febrero de 2015

HILTZAILEAK

Gepeto bezala sentitu naiz egurrezko liburu hau egiten. Buruan bueltaka ideia bat eta liburua sortzeko gogo ikaragarriak. 
Lan gogorraren ostean, egurrezko liburua jaio da, nire Pinotxo txikia. Tartean hainbat galdera, beldur eta emozio. 
Zein teknika erabili? Zenbat orri? Zein tonutan? Zein erritmotan? Nolako pertsonaiak?...

Egunak aurrera joan ahala, liburua bakarrik egiten ari zenaren sentsazioa. Jaiotzeko irrikaz balego bezala... 

Honela sortu zen HILTZAILEAK albuma. Ez zuen espero jaio eta gutxira Etxepare saria irabaziko zuenik, ez eta horrenbeste
umeren aurrean Durangon egongo zenik ere. 

Laster erakusketa bat ere egitekotan da, bere egurrezko ilustrazioak jendeari erakusteko gogo biziz. Esango dizuet non 
eta noiz izango den hori.

Mila esker Pamielako lagunei edizio lanean ipiniatako maitasun eta mimo guztiagatik. Kalandrakakoekin elkarlanean egin da
edizioa, heurei ere eskerrik beroenak. Eskerrak euskarari liburuaren ideia nagusia oparitzeagatik. Eta eskerrak zuri, irakurle,
ume eta ez hain ume, zu gabe liburuak ez bait du zentzurik. 






























Modu "misteriotsu" eta "izugarri" honetan hasten da narrazioa. Egileak beldurra eta egonezina sentiarazteko gai den narrazioa eraiki du 
—eta hori ez da oso ohikoa gaur egungo haur literaturan, eta are gutxiago albumetan—.
Nolanahi ere, bukaeran irribarrea pizten du, hizkuntzarekin jolastuz, halako alkimia baten bitartez.
Bukaera harrigarri horrek, atzera egin eta, berriro irakurtzen hastera bultzatuko du irakurlea. 
Bigarren irakurketa horretan oso bestelako ondorioak aterako ditu.
Aipagarria egileak irudiak sortzeko erabili duen teknika (pirograbatua oholaren gainean). 
Ez da ustekabeko aukera bat, zuzenean lotua dago liburuaren atzean dagoen edukiarekin.

















Durangoko azokan egoteko aukera ere izan nuen, liburua aurkeztu eta tailerra egiten. 
Albuma ezagutu eta pirograbatua nola egiten nuen ikusi zuten umeek.
Gero tailerrean, ni baino marrazkilari trebeagoak zirela demostratu zuten. Zuek bai artistak! :)
Mila esker gerturatu zineten ume eta guraso guztioi! Eta mila esker Jon, Leire eta Aimarri laguntzagatik. 




No hay comentarios: